Teknologia

Home / Teknologia
Donosti Belle - Gorputzeko HIFUa
Donosti Belle - Kriolipolisia
Donosti Belle - Roll action
Donosti Belle - Presoterapia
Donosti Belle - Giharren elektroestimulazioa
DonostiBelle - Therapy
DonostiBelle - Aurpegiko HIFUa
DonostiBelle – Anthelia IPL
DonostiBelle – Láser Biosphere Led
DonostiBelle - lynface eta electroporazioa

Gorputzaren aparatologia

Donosti Belle - DIBI - MDB Analyzer
Donosti Belle – DIBI – MDB Analyzer

DIBI MILANO: Aurpegi eta gorputzerako azken sorkuntzako analizatzailea, ultrasoinu eta bio-inpedantziaren bitartez norberaren neurrira egindako tratamendua ikertu eta zehazteko.


Donosti Belle - Gorputzeko HIFUa
Donosti Belle – Gorputzeko HIFUa

Hifu gorputzerako: FOCUS ULTRA – LIFT teknologia, atermikoa, lokalizatutako gantzak ezabatzen dituena fokalizatutako pultsatutako intentsidade handiko ultrasoinuen bidez. Ez da inbasiboa, ez du minik ematen eta gantz-zelula suntsitzen du modu selektiboan, ondoko egituretan eragin gabe.

Ultra kabitazioa: gantza murrizteko tratamendua. Mikro burbuila hutsak sortzen ditu gantz ehunetan edo zelulitisean, eta gantz osaketak hausten ditu.

Donosti Belle - Kriolipolisia
Donosti Belle – Kriolipolisia

Kriolipolisia: gorputzeko gantzak ezabatzeko prozedura dermatologiko ez-inbasiboa. Hotza aplikatzen da modu kontrolatuan eta horrek adipositoen heriotza naturala dakar (apoptosia).

Donosti Belle - Roll action
Donosti Belle – Roll action

Roll Action: Masaje mio-aktiboa (Bereziki biguntasunarentzat, bizkortu, indartu eta modelatu egiten du aldi berean). Hanka nekatuentzat tratamendua, gantzak, biguntasunak eta zelulitisa ezabatzeko.

Donosti Belle - Presoterapia
Donosti Belle – Presoterapia

Presoterapia: presioaren bidez egiten den drainatze linfatikoa. Likidoen erretentzioa murrizten du, zirkulazioa hobetzen eta toxinak ezabatzen ditu, lokalizatutako zelulitisa hobetzeaz gainera.

Donosti Belle - Giharren elektroestimulazioa
Donosti Belle – Giharren elektroestimulazioa

Giharren elektroestimulazioa: Maiztasun aldagarriko korronteak, gorputzean sentsazio desberdinak ematen dituzte eraginkortasun handiagoa lortuz. Erreztasun handiarekin zeharkatzen dute larruazalaren hesia, minik eman gabe. Korrontearen maiztasunaren arabera efektuak desberdinak dira. Tenkatzeko tratamenduetarako eta zelulitisaren ezabapenerako. Elektrodoei esker tratamendua gorputzeko edozein zonatan egin daiteke.

.

DonostiBelle - Therapy
DonostiBelle – Therapy

Therapy cool: Kontraste termikoen terapien botereak onurak ekarriko dizkio pertsonari (balneoterapia tratamenduak) tratamendu askotan: bolumen murrizketa, argaltzea, hidratazioa, ximurrak, … Ohatila baten erosotasunean, urarekin kontakturik gabe eta modu atsegingarrian. Estimulatu eta tratatutako guneetara odol fluxu handiagoa eramaten du. Odolak elikagaiak, oxigenazio eta beharrezko hidratazioa eramaten ditu eta era berean lortzen du elikatzea, ehunak bizkortzea eta bolumena murriztea.

Goi mailako kirolarientzat ondoriorik nabarmenenenak, kirola egin aurretik erabilita, errendimendua handitzen da, esfortzuari erresistentzia, giharrak prestatzen ditu lesioak prebenitzeko eta alerta egoera handitzen da. Tratamendua esfortzuaren ondoren eginez gero, arindu, erlaxatu eta gihar eta nerbioetako tentsioa murrizten du.

undefined

Aurpegiarentzat aparatologia

DonostiBelle - Aurpegiko HIFUa
DonostiBelle – Aurpegiko HIFUa

Aurpegiko HIFU-a: aurpegiko tratamenduetan berriena da, HIFU tecnología berria azalaren tenkatzean eta biguntasunaren tratamendu ez kirurjikoan azkena da, beste tratamenduak iristen ez diren tokira iristen. Momentuan kolagenoa birnaturalizatzen du eta muskulua uzturtzen du lifting efektua eginez eta epe ertainean (30-40 egunetara) kolageno eta elastinaren igoera nabarmentzen da azalari lodiera emanez. Intentsitate altuko ardaztutako ultrasoinuen bitartez aurpegiko liftinaren alternatiba.

DonostiBelle – Anthelia IPL
DonostiBelle – Anthelia IPL

IPL gaztetzea edo argi pultsatua: gartetze tratamenduen izarra da, larruazalaren itsura nabarmenki hobetzen du, zahartzeko zeinuei aurre egiten dio azalari bere elastikotasun eta bizitasuna bueltatuz, larruazala tonu berean eta argiz betetzea lortuz, modu berean aknea, adinaren eta eguzkia hartzearen ondorioz agertutako orbanak, kapilarrak eta zimurrak ezabatzen laguntzen digu, kolagenoa aktibatuz.

DonostiBelle – Láser Biosphere Led
DonostiBelle – Biosphere led 880 NM laserra

 

Biosphere led 880 NM laserra: Led laserraren argi ikusgaiaren teknologiak zuzeneko akzioa du larruazalaren gainean. Jarduera zelularra estimulatzen du eta kolageno berriaren formakuntza, zirkulazioa hobetzen du modu berean, toxinak deskargatzen laguntzen du eta mantenugai eta bitaminen distribuzio hobea uzten du. Energia ematen du, zelulak aktibatu, kolageno gehiago sortzen laguntzen du, drainatu eta argitasun asko ematen du.

DonostiBelle - Therapy
DonostiBelle – Therapy

Therapy cool aurpegiko kontraste termikoak: kontraste termikoen akzioak zirkulazioa hobetzen du, modu honetan mantenugai eta oxigeno gehiago iristen dira zeluletara eta toxinak ezabatzen ditu. Bestalde, produktuen printzipio aktiboak kantitate handiagoan barneratzen laguntzen du eta sakonera handiagoan. Oxigenantea, zirkulazioa aktibatu, zimurrak bete.